AFROCELT
AFRO-CELT SOUND SYSTEM
E!: Elezaharrak dionez Afro-Celt Sound system taldea Womad jaialdietako batean ezagutu zinaten. Dirudienez ohitura haundia dago jaialdi horietan talde desberdinetako musikariak elkartu eta elkarrekin musika egitearena. Egia da hori?
Simon Emmerson: Ez da egia. Lau urte eman genituen proiektu hau prestatzen. Afrikan izan nintzen eta Baaba Maal Mali-ko musikari haundia ezagutu nuen. Bera da proiektu honen aita espirituala. Herrialde desberdinetako musika estiloak nahastu genitzazkela bururatu zitzaidan eta idei horrekin bat egiten zuen jendearekin elkartzea erabaki nuen.
James McNaili: Oso jende bitxia elkartu ginen bainan oso garbi geneukan zer musika egin nahi genuen eta gure instrumentuetatik sortzen ziren doinuak magikoak ziren.
Simon: Lokal txiki batean elkartzen ginen. Paretetan musikarien posterrak genituen eta proiektore batekin irlanda, afrika eta leku exotikoetako irudiak poriektatzen genituen. Oso giro berezia sortzen zen: hala ere, garrantzitsuena lokalaren txoko batean zegoen tetera zen, tea eta kafea nahi aina artu ahal izateko.
E!: Aurreko diskekiko desberdintasuna.
S: Diska hau grabatzeko urtebete egon ginen ni bizi naizen London-eko auzoko bajera batean. Turkiatik iritsitako etorkin asko bizi da bertan eta oso auzo txiroa da. Ez dirudi Ingaleterran zaudenik. Aurreko disketan baino denbora gehiago izan gara elkarrekin eta musikari bakoitzak bere ideiak garatzeko aukera haundiagoa izan du. Bigarren diskarekin Grammy sarietarako nominazio bat lortu izanak konfidantza eman digu egiten dugun musikan eta horren lasaiago lan egiteko aukera eman digu.
E!: Eta horren kultur desberdinetako jendea elkarrekin lan egin izanak ez al da oztopo izan?
S: Ezta gutxiago ere. Ingaleterran oso zabaldua dago beldurraren kultura. Kanpotik etortzen dana zerbait kenduko dizunaren sentsazioa du jende askok eta hori ez da horrela. Ingaleterran kultura oso desberdinak nahasten dira eta nahasketa horretatik oso musika interesgarriak sortuko dira eta sortzen ari dira.
E!: Beraz zure ustetan Ingaleterra izan daiteke horrelako nahasketak emateko lekurik aproposena?
S: London. Hiriburuan aukera asko daude gauzak egiteko, jendea ezagutu eta proiektuak aurrera ateratzeko.
J: Afro-Celt-en mentalitatea zeltiar eta afrikar musika gainditzen du. Bostwana, Namibia eta Afrikako beste herrialdetan izana nahiz eta ongi etorria nintzela adierazten zidaten beti. Nere etxean sentitu nintzan orduan.
E!: Diskako produkzioa.
S: Dagoeneko ni ez nahiz diska ekoiztu duen bakarra. Lehen lana nik ekoiztu nuen guztia, proiektua neurri haundi batean nik bultzatu nuelako bainan bigarren diska Donnal Lunny-k ere produkzioan parte hartu zezala nahi nuen. Hirugarrenean ekoizle afrikar bat egotea nahi nuen. Era berean taldeko partaidea eta produktorea izatea zoramena zen niretzat.
E!: Lehen diskak arrakasta haundia izan zuen.
S: Adituek ez zuten lehen diska arrakastatsua izatea onartu nahi, nahiz eta azkenean onartu behar izan zuten. Jendearen erantzuna hasieratik izugarria izan zen, ia promoziorik gabe eta zigilu txiki batean. Nahiz eta banaketa disketxe haundi batek egiten zuen, gu disketxearentzat interes gutxiko proiektua ginen. Bi urtetan ehun mila diska saldu genituen.
S: Hirugarren diskan ez nahiz ni produktore bakarra izan. Taldeko kide guztien lana izatea nahi nuen eta era honetan inork besteak baino gehiago erabaki gabe guztion arteko errespetoa bultzatu. Eztabaidak sortzen ziren noski baina oso aberasgarria izan da.
E!: Zuzenekoak
S: Gure zuzenekoak energia, izpiritualitatea eta komunitatearen arteko ospakizunak dira.